2- Aditzen erregimena eta komunztadura (TEORIA)
2.1 Sarrera:
Erregimenak esaldiak ergatiboaren beharra baduen adieraziko digu:
Adb: Txakurrak egin du. / Txakurra zuria da.
Komunztadura esaldi bateko hitzen arteko erlazioa.
Adb: Osagai pektikoek malgutasuna ematen diote paretari.
- Iragankorra ergatiboa behar denean. Adb: Zuk egin duzu
- Iragangaitza ergatiboa behar ez denean. Adb: Zu joan zara
Hurrengo hitzek ergatiboa eskatzen dute:
bibratu, bidaiatu, boxeatu, bozkatu, brikolatu, desfilatu, dimititu, dirdiratu, eboluzionatu, erreakzionatu, errimatu, eskiatu, esprintatu, flotatu, funtzionatu, hibernatu, irakin, iraun, itsastatu, migratu, obulatu, oszilatu, patinatu, pertseberatu, pibotatu, planeatu (hegazkinak), sufritu, ziatu.
Eguraldia inpertsonala da. Adb: Euria ari du / Hotz du / Luzatu du eguna / Hotz handia egiten du
Aditzak euskaltzaindiako hiztegian bilatu eta aurrean jarriko du zein den bere erregimena:
Abd: hornitu, da/du ad. Zerbaitetarako...
2.2 Aditzen erabilera inpertsonala
Irakurleari irakurketa generikoa emateko.
- Iragankorrean:
Adb. Laginak Bilboko itsasadarrean bildu ditugu / Laginak Bilboko itsasadarrean bildu dira
- Interpretazio generikoa: Aditz nagusiak -tzen eramaten du.
- Forma pertsonalen interpretazio inpertsonala:
Adb. Bulego hori hamarretan irekitzen dute.
Adb. Horixe da gure ohitura: neu banaiz arduraduna, neuk irekitzen dut atea.
- Inpertsonal generikoak: Subjetua zehaztugabea
Adb. Nori berea eman behar zaio.
- Iragangaitza:
2.3 Aditz arazleek "eragile" argumentua dute
Aditz arazleek "-arazi" daramatzaten aditzek eratzen dituzte. Adb:
egin + arazi -> eginarazi
etorri + arazi -> etorrazari
Esaldi adibideak:
Ikasleek etxeko lanak egin dituzte (Iragankorra)
Irakasleek ikasleei etxeko lanak eginarazi dizkiete (Aditz arazlea)
Ikasleak bulegora etorri dira. (Iragangaitza)
Irakasleek bulegora etorrarazi dituzte ikasleak (Aditz arazlea)
Hau da,
(Iragangaitza)NOR -> (Arazlea)NOR-NORK
(Iragankorra)NOR-NORK -> (Arazlea)NOR-NORI-NORK
Aditz batzuk berez badira aditz arazleak, zehazkiago -ra- daramatenak. Adb:
ikasi + arazi -> ikasiarazi (irakatsi)
egin + arazi -> eginarazi (eragin)
ikusi + arazi -> ikusarazi (erakutsi)
2.4 Partitiboarekiko (-rik) komunztadura singularrean
-rik daramaten sintagmek ez daramate komunztadurarik. Adb:
Sustraietan garatzen den epidemiak ez du ditu kutikularik
Cycadacea Familiako landareek ez dute dituzte estrobilo emerik
-rik artikulu gabe lotzen zaio. Adb:
Ez dut lanik egin / Ez dut lanarik egin
Ez dut liburu garestirik erosi / Ez dut liburu garestiarik erosi
2.5 Mugagabeko sintagmen komunztadura
Izen sintagmek hiru forma eraman ditzakete:
- Mugagabea
- Mugatu singularra
- Mugatu plurala
- Singularra
- Plurala
- Interpretazio singularrera eramaten gaituztenak: Adb. Ur asko dago.
- Interpretazio pluralera eramaten gaituztenak: Adb. Ingurune mota asko daude (singularrak ere balio du interpretazio pluralera eramaten gaituztenetan)
Uraren %20 lurrundu da
Animalia-espezieen %40 suntsitu da
Animalia-espezieen %40 suntsitu dira
2.6 Perpausek singularrean egiten duten komunztadura
Izen sintagmek numero singularra zein plurala eraman dezakete. Perpausek aldiz, BETI singularrean. Adb:
Sistemari egiten dioten faktoreak identifikatu nahi ditugu
Sistemari lau faktorek eragiten diotela ondorioztatu dugu
Sistemari eragiten dioten faktoreak zein diren jakin nahi dugu
Sistemari eragiten dioten faktoreak identifikatzea da gure helburua
KONTUZ: Ez nahastu perpaus barruko mendeko perpausarekin. Adb:
Sistemari eragiten dioten faktoreak zein diren jakin nahi ditugu dugu
2.7 Juntadura eta komunztadura
Juntaduraz ezin dira gramatika-kategoria desberdineko elementurik elkartu. Adb:
Geologia praktikoa. Materialak ezagutzea eta mapen analisia. (EZIN DA)
Geologia praktikoa. Materialak ezagutzea eta mapak analizatzea (AHAL DA)
Geologia praktikoa. Materialak identifikazioa eta mapen analisia. (AHAL DA)
Polarizatutako eta eguztitiko argia (EZIN DA)
Polarizatutako argia eta eguzkitiko argia (AHAL DA)
Hainbat izen-sintagma "eta" erabiliz lotzean pluralean bihurtuko da egitura. Adb:
Ortografia-akats bat eta estilo kontu txiki bat zuzendu dizkizut.
Lotutakoak izen abstraktuak edo ekintza-izenak badira, aditza singularrean zein pluralean. Adb:
Hori egiteko kemena eta adorea behar da.
Hori egiteko kemena eta adorea behar dira.
Digestioak funtzio konplexuen koordinazioa eta modulazioa eskatzen du.
Digestioak funtzio konplexuen koordinazioa eta modulazioa eskatzen ditu.
Izenordainak juntatzen direnean, pertsonak kontuan hartu. Adb:
Zuek eta ni elkarrekin joango gara Dekanoarengana. (Zuek + ni = Gu)
Zuk eta gainerako taldekideek txosten bana aurkeztu behar duzue(Zuk + g. taldekideek = Zuek)
Juntatzean perpausak direnean, singularrean. Adb:
Kontuan hartu behar da dira lana epearen barruan entregatu behar dela eta egelaren bidez helarazi behar zaiola irakasleari
Datuak berriro biltzea eta kalkuluak berriro egitea nahi du ditu
2.8 Izenordain elkarkari eta bihurkariak(elkar, batak bestea, bere burua, bere)
Izenordain elkarkari-bihurkariek baldintza sintaktiko zurrun bat bete behar dute: Haien erreferentea esaldi berean dagoen eta sintaxi-egituran gorago dagoen sintagma bat izan behar da. Adb:
Taldekideek elkarri lagundu behar diote (ONDO)
Elkarrek taldekideei lagundu behar diete (TXARTO)
Jonek bere burua zigortu du (ONDO)
Bere buruak Jon zigortu du (TXARTO)
elkar eta batak bestea izenordainek erreferentea plurala baina komunztadura singularrean. Adb:
Bi plaka horiek elkar ukitzen dute dituzte
Elektroiek elkarri eragiten diote diete
Elektroiek batak besteari eragiten diote diete
bere/haren/beraren izenordainek hurrengo bereizketa dute:
- bere: Erreferentea perpaus berean dagoenean eta aditz laguntzailean islatuta dago. Adb:
- haren/beraren: Erreferenteak nahi duen lekuan egon daiteke eta ez dago aditz laguntzailean islatuta. Adb:
Miren etorri zen atzo. Haren semea ere ikusi nuen atzo nik.
Miren etorri zen atzo. Beraren semea ere ikusi nuen atzo nik.
Miren eta haren semea ikusi ditut zineman (nik)
2.9 Bereganatu / nireganatu / gureganatu... eta bertaratu
Berenganatu aditzen erabilera. Adb:
Ikasle honek kontzepturik garrantzitsuenak berenganatu ditu
Nik kontzepturik garrantzitsuenak nireganatu ditut
Guk kontzepturik garrantzitsuenak gureganatu ditugu
Zuk kontzepturik garrantzitsuenak zureganatu dituzu
Bertaratu aditzaren erabilera. Adb:
Ikasleak etxera joan dira
Ikasleak etxeratu dira
Ikasleak etxera etxeratu dira
Lapurra kartzelara sartu dute
Lapurra espetxeratu dute
Lapurra kartzelara espetxeratu dute
Bertaratu hitzak bertan anafora daramanez, leku erreferentzia gisa erabil dezakegu. Adb:
Nahitaezkoa da klase guztietara etortzea
Nahitaezkoa da klase guztietara bertaratzea
2.10 dagokionez / dagokienez
Erabiltzeko, NORI datibo kasuan egiten da. Adb:
Lurrazalearen izaerari dagokioez, aipatu hondoratzen den litosfera...
Deformazio-egiturei dagokienez, fosaren inguruan...
Ez da egokia hurrengo erabiltzea. Adb:
Elementu endokondralei dagokienez, hauen konplexutasunak gora egin du. (TXARTO)
Elementu endokondralaren konplexutsunak gora egin du. (ONDO)
Elementu endokondralei dagokienez, esan behar da haien konplexutasunak gora egin duela. (ONDO)
2.11 Izenki predikatuak eta artikulua: irakaslea da / irakasle dago; kalkulatua da vs kalkulatuta/rik dago
Determinatzaile mugatzaileak (-a/-ak) argumentuak diren izen-sintagmei lotuta ez ezik, izan lotura-aditzaren osagarriak diren izenki predikatuei lotuta joan daitezke eta komunztadura egiten dute subjetuarekin eta aditzarekin. Adb:
Lore-errezeptakulua konkaboa da (SINGULARRA)
Talde honetako onddoak landareen bizkarroiak dira (PLURALA)
Bi irakurketa; predikatiboa edo identifikatzailea. Identifikatzaileak itzulgarriak dira. Adb:
Hori irakaslea da
- Horren lana irakaslearena da (PREDIKATIBOA)
- Hori da (gure) irakaslea (IDENTIFIKATZAILEA)
- Irakaslea hori da (IDENTIFIKATZAILEA ITZULITA)
Egon aditzarekin doazen predikatuek ez dute artikulurik hartzen. Adb:
Miren irakaslea da
Miren irakasle dago Deustuko Unibertsitatean
Egoera tristea da
Jendea triste dago
Izaki mailako predikatuak vs egoera mailako predikatuak bereizteko erabiltzen da artikulua. Adb:
Egoera tristea da (Ipar.)
Jendea triste da (Ipar.)
Artikulurik gabeko egoera mailako predikatuak beste aditzekin. Adb:
Aitona artzain joan zen Amerikara.
Ikasleak zuhur ibili dira azterketan.
Honelako egoeretan zintzo jokatu behar da.
Aditz-partizipioek ere bukaera desberdinak hartzen dituzte. Adb:
Datu hauek nik kalkulatuak dira.
Datu hauek ondo kalkulatuta daude.
Datu hauek ondo kalkulaturik daude.
Datu hauek ondo kalkulatuak daude. (BEHINTZAT BATUAN)
2.12 Bihurketa-aditzak: bihurtu, bilakatu, egin, eraldatu
Bihurketa-aditzen predikatuak artikulurik gabe gauzatu ohi dira. Adb:
Landareek eguzki-energia energia kimiko bihurtzen dute. (ONDO)
Landareek eguzki-energia energia kimikoa bihurtzen dute. (TXARTO)
Landareek eguzki-energia energia kimikoan bihurtzen dute. (TXARTO)
Egun, eremu geomagnetikoaren alderanzketak geofisikaren oinarrizko printzipio bilakatu dira. (ONDO)
Badaude salbuespen batzuk. Adb:
Lankidetza ikerketa-taldearen helburu handienetako bat bihurtu da
Lankidetza ikerketa-taldearen helburu nagusia bihurtu da
Lankidetza ikerketa-taldearen helburu garrantzitsuena bihurtu da
eraldatu aditza erabiltzean, -ra atzizki adlatiboa ezartzen da. Adb:
Konpresio-baldintza orokorrak estentsio-baldintzetara eraldatzeko beste indar eragin zuen.
2.13 Iritzi aditzaren osagarriak ez darama artikulurik
Iritzi aditzak bi adiera ditu: Iritzia ematekoa eta Denominazioa. Adb:
Egitasmoari oso interesgarri deritzot (IRITZIA)
Poro handiez osoturiko bahezko areak daudeneko guneari bahezko plaka deritzo (DENOMINAZIOA)
KONTUZ: deritzaio deritzo / deritzaie deritze
Gogoratu:
deritzot / deritzet / esaten zaio / esaten zaie (ONDO)
Bezala ezagutzen / Izenaz ezagutzen (TXARTO; KALKO GRAMATIKALA)
2.14 Prolatiboa (-tzat) hartu / jo / eman
Prolatiboa izenari lotzen zaio artikulurik gabe. Adb:
Baina gaur egun, fase hori gainditutzat eman behar da.
Ertz hauek bolkanikotzat edo ez-bolkanikotzat har daitezke.
Arroka Karbonifero guztiak granitoidearen arroka ostalaritzat jotzen dira.
Arroka Karbonifero guztiak granitoidearen arroka ostalariatzat jotzen dia.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina