2. Galdetegia: Zuzentasuna

 1. galdera:

  • Milioi da idazketa estandarra.
  • 165 milioi urte arkakuso horietako bakoitzaren ezaugarria da. Arkakuso horietako bakoitza ez da 165 milioi urte horietako bakoitzarekin lotzen. Beraz, -ko atzizkia hartu behar du. Ikus Euskaltzaindiaren 34. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0034.pdf

2. galdera:

3. galdera:

  • Balio izena modifikatzen duen izenlaguna denez, bereiz idatzi behar da (batez besteko balio). Horretaz gain, hamarretik gora behar da, mugak singularrean deklinatzen direlako. 

4. galdera:

5. galdera:

  • Deklinabide mugatua behar da (ikasketa-plan berrietan), ez baitago inolako elementurik deklinabide mugagabea deskateatzen duenik. Horretaz gain, beharrezkoa kontsideratzen dugu baino jatorragoa eta zuzenagoa da beharrezkotzat jotzen dugu egitura.
  • Deritzogu aditzak datiboa (nori) eskatzen dio osagarriari: Beharrezko deritzogu ...txertatzeari.

6. galdera:

  • Gehiengo izenak multzo bat adierazten badu ere, komunztadura singularrean egiten du (adierazi du). Gainera, honelako testuinguruan Euskaltzaindiak gehienak/ gehienek zenbatzailea erabiltzea gomendatzen du. Ikus Euskaltzaindiaren 73. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0073.pdf
  • Linguistiko adjektiboa da eta euskaraz adjektiboak izenaren eskuinean kokatzen dira (gaitasun linguistiko). Adjektiboa erabili beharrean hizkuntza izena erabiliko bagenu, eguzkilore erako izen elkartua sortuko genuke, eta ordena alderantzizkoa litzateke: hizkuntza-gaitasun.

7. galdera:

8. galdera:

9. galdera: 

  • Idazkera estarra da euskaraz eta handiagoa. Bestalde burutu aditza ez da egokia testuinguru honetan. Izan ere bukatu aditzaren erdisinonimoa da eta, kasu honetan ikasketa-prozesuaz ari garenez, egokiagoa da egin aditza erabiltzea.
  • Osagarri zuzena (ikasketak) plurala denez, aditzak pluralean egin behar du komunztadura (egiten dituzten).

10. galdera:

  • Aditz laguntzailean pluralean dago (dituzte), eta partitiboak beti egiten du komunztadura singularrean. Ikus Euskaltzaindiaren 15. araua : http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0015.pdf




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

EXTRAK

3- Aditzen aspektua, aldia eta modua (TEORIA)