5. Galdetegia: Hitz hurrenkera eta prozesamendua + TEORIA

    

     1. Galdera:

2. Galdera:

3. Galdera:

4. Galdera:

5. Galdera: 

6: Galdera:

7. Galdera:

8. Galdera:

9. Galdera:

10. Galdera:




TEORIA

Hainbat gomendio eman izan dira euskaraz prozesatzen errazagoak diren 
segidak sortzen laguntzeko. Hemen laburbilduko ditugu gomendio horiek: 

(A) Elementu asko pilatzen badira galdegaiaren aurretik, zain egon behar 
dugu prozesatzea posible egiten digun informazioaren gakoa ematen digun 
elementura heldu arte. Ez pilatu informazio-unitate betegabe asko 
galdegaia daraman informazio-unitate betea ( a z p i m a r r a t u a )
baino lehen. Esaldi luzeak egin behar direnean, prozesatzen errazagoak 
egiteko modua da informazio-unitateak egokiro antolatzea. 

        (1) a. [Oraingo argitalpenean], [lehenagoko bidetik eta lehengo 
        argitalpenetako liburuen erabilpenean oinarriturik], [aurreko 
        lan guztien bilketa sistematikoa] egin dugu.
        b. [Oraingo argitalpenean], [aurreko lan guztien bilketa 
        sistematikoa] egin dugu [lehenagoko bidetik eta lehengo 
        argitalpenetako liburuen erabilpenean oinarriturik]. 
        c. [Aurreko lan guztien bilketa sistematikoa] egin dugu 
        [oraingo argitalpenean[lehenagoko bidetik eta lehengo 
        argitalpenetako liburuen erabilpenean oinarriturik].


(B) Ez eman oso atzean ADITZA edo IZENA. Aditza (eta bestelako 
predikatuak) eta izena gakoak dira hurrenez hurren esaldiak eta izensintagmak prozesatzeko. Gomendio hau bereziki garrantzitsua da aditz 
diskurtsibo (esan, aipatu, azaldu…) eta konektoreekin (izan, iritzi…). 
Bestetik, elementu horiek aurreratzeko beharra areagotzen da aditzarekin 
edo predikatuarekin doan osagarria elementu luzea denean, bereziki 
perpausa edo zerrenda luzea denean. 

        (2) a. [Matematikaren atal nagusiak] [analisia, algebra,
        geometria eta zenbakien teoria ] dira
        b. [Matematikaren atal nagusiak dira] [analisia, algebra,
        geometria eta zenbakien teoria]. 
        c. [Matematikaren atalak lau dira]: [analisia, algebra,
        geometria eta zenbakien teoria
        (3) a. Baieztatu dute [klima-aldaketa aurrera doala
        b. Ezeztatu dute [klima-aldaketa aurrera doala
        c. Ikertzaileek uste dute [klima-aldaketa aurrera doala
        (4) a. Orain duen banaketa kontuan hartuta, ikertzaileek
        [hogeigarren mendearen lehen herenean muturluze
        piriniarra arro guztietako goialdean zegoela] uste dute.     
        b. Orain duen banaketa kontuan hartuta, ikertzaileek uste
        dute [hogeigarren mendearen lehen herenean muturluze
        piriniarra arro guztietako goialdean zegoela]. 
        (5) a. [Hainbat putzuren bidez azalari lotuta dagoen lur azpiko 
        tunel bat] dute
        b. [Lur azpiko tunel bat] dute, [ hainbat putzuren bidez azalari 
        lotuta]. 

(C) Ezezko esaldietan ere, ez atzeratu gehiegi aditza. Bereziki, ez 
tartekatu ukagaia (azpimarratua) aditzaren eta laguntzailearen artean, 
luzea bada. 

        (6) a. Eremu magnetikoaren intentsitatearen banaketa ez da 
        irudikatu.
        b. Ez da eremu magnetikoaren intentsitatearen banaketa irudikatu
        c. Ez da irudikatu eremu magnetikoaren intentsitatearen 
        banaketa.

(D) Erabili elementu iragarleak. Elementu iragarleek informaziounitateen arteko mugak ikusgarri egiten laguntzen dute, eta atzerago egon daitekeen menderagailuak adierazten duen harreman logikoa agerian uzten dute. 

        (7) a. Analisi faktoriala burutzea egokia izango da egindako 
        hipotesi nulua ezin badugu onartu.
        b. Analisi faktoriala burutzea egokia izango da baldin eta
        egindako hipotesi nulua ezin badugu onartu. √
        (8) a. Esan bezala, lan hori bukatu gabe dago oraindik. Orain,
        arazoak sortu ahala konpontzen saiatzen dira , beraz
        b. Esan bezala, lan hori bukatu gabe dago oraindik. Beraz,
        arazoak sortu ahala konpontzen saiatzen dira orain. √    

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

EXTRAK

3- Aditzen aspektua, aldia eta modua (TEORIA)