1- Deklinabidea (TEORIA)
1.1 Sarrera
Deklinabidea sintagmaren bukaeran jartzen den marka da. Adb:
Etxeko bakterioetan
Etxeko bakterio anaerobioetan
Etxeko bakterio anaerobiko patogenoetan
Etxeko bakterio anaerobiko patogeno batzuetan
Deklinabide-markaren forma ondo erabakitzeko, faktore hauek izan behar dira kontuan:
- Izen propioa edo izen arrunta den:
Laginak Anboto mendian bildu dira.
- Irakurketa mugatu singularra [MS], mugatu plurala [MP] edo mugagabea [MG] duen:
oinarrizko ezaugarriak.
Pisu molekularra konposatua osatzen duten atomoen pisuen batura da
Orain arte deskribaturiko loturak lekutuak dira, elektroiak edo dentsitate elektronikoa bi
atomoren artean partekatzen baita.
- Bukaera bokala edo kontsonantea den:
1.2 -e eta -a bukaerako hitzak deklinatzeko orduan kontuan hartu beharrekoak
Hurrengo arauak aplikatu behar dira:
-e + -e ---> -ee- Adb: landare + -etan ---> landareetan
-a + -e ---> -e- Adb: animalia + -etan ---> animalietan
KONTUZ: Mugagabeko hainbat atzizkik ez daramate -e-rik hasieran eta, beraz, ez dira gertatzen goiko arauak. Adb:
zenbait landare + -tan ---> zenbait landaretan
zenbait animalia + -tan ---> zenbait animaliatan
1.3 Bizidunen deklinabidea
Lekua markatzen duten kasuetarako, hurrengo taulako deklinabide-atzizkiak erabiltzen dira:
Garrantzitsua da kontuan izatea klasifikazioa hurrengo eran dagoela antolatuta:
Bizidunak: Gizaki ezaugarriak duten izakiekin bakarrik aplikatzen da. Animaliak eta pertsonak.
Bizigabeak: Bestelako denak. Landareak, objetuak, sentimenduak,...
Adb:
Irakaslearengana jo dut aholku bila. (BIZIDUNA)
Irakaslearenera Irakaslearengana joango naiz, tutoretza dut eta. (BIZIDUNA)
Landarera Landarearengana hurbildu naiz, hostoetako orbanak gertutik ikusteko. (BIZIGABEA)
Gizakiak bezalako tximino biluzietan gertatzen den... (BIZIDUNA)
Gure espeziean ilajea osatzen zuten... (BIZIGABEA)
Animalietan egindako esperimentuetan oinarrituta... (BIZIDUNA)
Elkar izenordain elkarkariarekin beti erabiltzen da bizidunen deklinabidea. Adb:
Taldekideek asko ikasi dute elkarrengandik.
Bi eremu kontinental horiek elkarrengandik elkarretatik urruntzen ari dira.
Destinatibo kasua (-(r)entzat) bizigabeekin -(ta)rako atzikzia erabiltzeko gomendioa dago. Adb:
Bigarren esperimenturako esperimentuarentzat peptido estandarren disoluzioa erabili behar da.
1.4 "Bat" eta "batzuk" zenbatzaileen deklinabidea
Arreta jarri hurrengo ohiko akatsetan:
Mugagabea | Mugatua |
---|---|
bat | bata |
batek | batak |
bati | batari |
baten | bataren |
batentzat | batarentzat |
batekin | batarekin |
batez | bataz |
batean, baten | batean |
bateko | bateko |
batera | batera |
batetik | batetik |
Mugatuentzat eta mugagabeentzat forma berdina dutenak:
batzuk, batzuek, batzuei, batzuen, batzuengan, batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan,
batzuekin, batzuez, batzuentzat, batzuetan, batzuetako, batzuetara, batzuetatik, batzuetarik...
1.5 "Beste" determinatzailea
Gehienetan egindako akatsak bat eta batzuk sintagmekin batera doaz. Irakurketa mugatuan eta mugagabean aurki ohi dira. Adb:
Irakurketa mugatua:
Zati txikia odol-zirkulaziora askatzen da, eta bestea entzima-konplexuari lotuta gertatzen da.
Ereduak oso lagungarriak izan daitezke beste planetetan gertatutakoa ulertzeko.
Irakurketa mugagabea:
Zelula batzuk bizirik daude, eta beste batzuk hilik
Batzuetan lorearen edo kimuaren beste zati batzuei lotuta dagoena
Sakonerarekin arrokek moldakortasuna lortzen dute eta, ondorioz. beste era batera jokatzen dute.
1.6 "Hiru" eta "lau" zenbakien deklinabidea
"Zenbakia izendatzeko era metalinguistikoan erabiltzen denean, izen arruntak bezala deklinatzen dira". Adb:
Hau hirua da, hori laua eta beste hori bosta.
Izenordain modura erabiltzen direnean (hirur eta laur). Bakarrik aplikatzen zaie kasu hauei. Adb:
Hiruren arteko mugak ozeano.gandorra izanik.
Lehenengo laurak onddo dimorfikoak dira.
Iluntzeko zortzietan zortziretan elkartuko gara.
Taldeko hamairuek hamairurek egin zuten.
Eguneko hogeitalauak hogeitalaurak dira orduak.
1.7 "Hauetan guztietan"
Maiz egindako akatsa. Euskaltzaindiak hobesten du hurrengoa. "Hau guztia" "Guzti hau" baino. Adb:
Errotulki hauek guztiak guzti hauek horko kutxan gorde behar dira.
1.8 Zenbaki-ikurren deklinabidea eta hurrenkera
Zenbakietan, deklinabide-atzizkia marratxorik gabe jartzen da. Adb:
uztailaren 2an
3garrenaren antzera / 3.aren antzera
1984an / 1984. urtean
Ahoskapenari begiratu deklinabide-atzizki aproposa aukeratzeko. Adb:
uztailaren 3an / hiru-an
uztailaren 5ean / bost-ean
80ko hamarkadan / laurogei-ko
1.9 Ehunekoak mugagabean deklinatzen dira
Ehunekoak mugagabean deklinatzen dira. Adb:
Lehortar ezpezieen % 75 suntsitu ziren.
Eremuaren % 50 urez estalita zegoen.
Salbuespena. Zati bat mugatzen dugunean, testuinguruak ez du mugagaberik behar. Adb:
% 50 ura da. Gainerako % 50a lurrez estalita dago.
1.10 Urteak, hamarkadak eta mendeak
Ordinalen puntua jarrio ohi da urte izena gaineratzen denean. Adb:
1968an
1968. urtean
Hamarkadetan ez da jartzen ordinalen punturik. Adb:
1960ko hamarkadan
60ko hamarkadan
Mendeei ordinalen puntua gaineratzen zaie. Adb:
XX. mendeko 80ko hamarkada.
1.11 Laburtzapenen deklinabidea
Bi laburtzapen mota nagusi daude; Idatzizko laburtzapena ahozkoarekin batera eta idatzirako bakarrik egiten diren laburtzapenak.
Idatzizko laburtzapen ahozkoarekin egiten dena idatzita dagoen bezala ahoskatzen da. Adb:
- Laburketak: zoo (zoologoa), uni (unibertsitatea),...
- Akronimoak: telematika (telekomunikazio + informatika)
- Siglak: HIES, EHU, DNA
Idatzirako bakarrik egiten diren laburtzapenak azpian dagoen hitza edo hitz-multzoa irakurtzen da. Adb:
- Laburdurak: e.a. (eta abar), zk. (zenbaki), ik. (ikus)
- Ikurrak: Fe (burdina), m (metro), cal (kaloria)
Laburtzapenak deklinatzeko orduan, hurrengo arazoak gerta daitezke:
- Laburketak eta akronimoak hitz arruntak bezala deklinatzen dira. Adb:
Marratxoa bai/ez?
- Siglak hizki larriez idazten direnez, ondo bereizten dira deklinabide-atzizkitik. K hizkiaz bukaturiko siglek k hizkiaz hasten denean, salbuespena dago. Dena letra larriz idaztean, marratxoa jarri behar da. Adb:
SNK-k harturiko erabakia finkoa izan da.
HIES-AK KUTSATURIKO ODOLA AURKITU DUTE
- Puntua daramaten laburdurik ez dute markarik behar. Adb:
zk.ek
- Ikurrek marra daramate, idatzita irakurtzen den moduan. Adb:
A-ren analisia (Adeninaren analisia)
H2SO4-aren kontzentrazioa (Azido sulfurikoaren kontzentrazioa)
Mugatzailerik bai/ez?
- Laburtzapena izen arrunta denean mugatzailea jarri behar zaio. Adb:
HIESa birus batek eragindako eritasuna da
Landareek O2-a askatzen dute atmosferara
Lehen Km-a erabakigarria izango da
- Izen propioa denean ez darama mugatzailerik. Adb:
- Laburtzapenak maila idatzian eta ahozkoan -a bukaera duenean, ez darama mugatzailearik. Adb:
- Bukaerako -a soilik maila idatzian edo soilik ahozko mailan azaltzen denean, mugatzailea behar du. Adb:
garraiorako)
Na-a ugaria da honelako lurzoruetan (Sodioa ugaria da honelako lurzoruetan)
Deklinabide-atzizkiaren itxura
- Ahoskapenari begiratu behar zaio, ez idazkerari. Adb:
rad (radian) ---> 2 rad-eko sinua erabili du azterketan
AEK (a-e-ka) ---> AEKri asko zor diogu.
1.12 Espezie-izenen deklinabidea
Letra etzanaz idazten dira eta ez da marrarik jarri behar. Deklinabidea normal idazten da. Batzuetan izen arruntarekin laguntzen da Adb:
Xylaria polymorpharen estromak
Aceracae familiako landareen fruitua
1.13 "Bi urtetako" vs "bi urteko", 2m-ko
Izaki baten ezaugarriak -ko atzizkiaz adierazten da eta ez dira deklinatzen mugagabean (-tako). Adb:
Bi urtetako laginak daude hemen (Lagin bat urte batean jasota eta bestea beste urte batean jasota)
Bi urteko lagina dago hemen (2 urte dituen lagina)
Unitateetan, zenbakia + unitatea objetuekin berdin, baina marratxoarekin. Adb:
1 km-ko sakonera
8 m-ko m-tako luzera
% 5eko jaitsiera
Mota hitza kopuru batekin badoa arau berdinak jarraitu. Adb:
Hiru motatako [MG] testuak aztertuko ditugu: iritzi-artikuluak, dibulgazio-albisteak eta artikulu
zientifikoak. Bi motetako [MG] testuak ekoitziko ditugu. Lehen testu motarekin [MS] hasiko
gara gaur.
1.14 Kakofonia-arazoak: "berrogei metro segundukoko abiadura"
Kakofonia-arazoak ertatzen dira unitateekin. Adb:
40 m.s^-1-ko abiadura (Berrogei metro segundoko-ko abiadura)
8 kg/cm3-ko presioa (Zortzi kilogramo zentimetro kubikoko-ko presioa)
Konponketa idatzian edo ahozkoan. Adb:
40 m.s^-1 abiadura (Berrogei metro segundoko abiadura)
8 kg/cm3 presioa (Zortzi kilogramo zentimetro kubikoko presioa)
Hurrengoa forma HOBESTEN da. Adb:
40 m.s^-1-ko abiadura (Berrogei zati segundo-ko abiadura)
8 kg/cm3-ko presioa (Zortzi kilogramo zati zentimetro kubiko-ko presioa)
1.15 Mugak adierazteko: mugatu singularra
Mugak adierazten dituzten segidak mugatu singularrean deklinatzen dira. Adb;
Berrogei urtetik gora bereziki zaindu behar da osasuna.
1000 metrotik gora ez dugu espezie hori aurkituko.
500 metrotik behera askoz ere leunagoak dira eguraldi-baldintzak.
8000 metroraino heldu behar dira zundaketak.
200º C-raino igo da tenperatura.
Denbora-mugak arterekin jarri. Adb:
eskainaren 5a arte / ekainaren 5era arte
astelehena arte / astelehenera arte
Mugak adierazten dituzten izenei -ko atzizkia. Adb:
Berrogei urtetik gorakoak
1000 m-tik gorako eremuak
1.16 Tarteak adierazteko: forma luzeak eta laburrak
Tarteak adierazteko bi modu; Forma analitikoa eta forma laburra.
- Forma analitikoa: -tik .... -raino. Adb:
1000tik 3000ra m-ko sakonera
- Forma laburra: tartearen mugaz zenbakiz adieraziz, atzizki bakarra erabiliz. Adb:
1000-3000 m-rainoko sakonera
Denbora-tarteaj edo iraupena adierazteko hiru aukera:
- Zortzi hilabetez aritu ginen laginak hartzen
- Zortzi hilabete aritu ginen laginak hartzen
- Zortzi hilabetean egin genuen lana
Adierazi nahi duguna tartea ez bada, mugagabea erabili. Adb:
Laginak zortzi hilabetetan bakarrik hartu genituen eta, beraz, gainerako hilabeteetako daturik ez
dugu.
1.17 Maiztasuna adierazteko esapideak
Maiztasuna adierazteko esapideak:
- Bi urtez behin
- Bi urtetarik behin
- Bi urtetarik bi urtetara
- Bi urterik behin
- Bi urtetik behin
- Bi urtetik bi urtera
- Lau urtean
urtetanbehin - Urtero
Lau urteroeskaintzen da
1.18 Deklinabide-atzizkiak APOSIZIOETAN
Aposizioetan, bi kasu; Aposizioa izen-sintagmaren barruan egiten denean eta bi izen-sintagma oso aposizioan jartzen direnean.
- Aposizioa izen-sintagmaren barruan egiten denean, deklinabide-atzizkia bukaeran. Adb:
Fernando Plazaola Fakultateko Dekanoak ireki du ekitaldia.
- Bi izen-sintagma oso aposizioan jartzen direnean, biei esleitu behar zaie deklinabide-marka. Adb:
Zure lagunarekin, gure fakultateko irakaslea denarekin, hitz egin dut goizean.
Nire lagun Ferminek, piano jotzaile trebeak, kontzertu ugari eman ditu aurten.
Onargarriagoak hurrengoak:
Haren etxean - aski zabala, ene ustez - erraz kabituko gara denok
Datorren larunbatean - hilak zortzi - hasiko da kongresua
1.19 Noiz ezabatu deklinabide-atzizkia?
Sintagma guztietan beti manten daitezke deklinabide-atzizkiak. Adb:
Burdinazko eta magnesiozko silikatoz osotuta dago.
Euskaltzaindiaren arabera, onargarria da errepikaturik dauden pluraleko atzizkiak ezabatzea. Adb:
Mendikate handietan azaleratzen diren arroka eta egiturek geologoen arreta erakartzen dute.
Euskaltzaindiaren arabera, ez da egokia singularreko atzizkia ezabatzea. Adb:
Nukleo, mantu eta lurrazala bereizten dira. (EZEGOKIA)
Nukleoa, mantua eta lurrazala bereizten dira. (EGOKIA)
Euskaltzaindiaren arabera, ez da egokia artean/arteko posposizioak laguntzen dituzten izen-sintagmetan deklinabide marka kentzea. Adb:
Lurra, Ilargia eta Eguzkiaren arteko grabitazio-elkarrekintza (EZEGOKIA)
Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren arteko grabitazio-elkarrekintza (EGOKIA)
1.20 Partitiboaren (-(r)ik erabilera ezezko eta baiezko perpausetan
Baiezko perpausetan artikuluak balio zehatza edo mugagabea har dezake. Adb:
Hona hemen eskatu didazun txostena (IRAKURKETA ZEHATZA)
Txostena onartu dizut, baina akatsak baditu. (IRAKURKETA MUGAGABEA)
Ezezko perpausetan ezin da artikulua erabili balio mugagabearekin. Adb:
Ez duzu txostenik aurkeztu (ONDO)
Ez dituzu txostenak aurkeztu (TXARTO)
Txostena onartu dizut, ez baitu akatsik (ONDO)
Txostena onartu dizut, ez baititu akatsak (TXARTO)
Baiezko perpaus batzuk partitiboa onartzen dute; galderazkoak, baldintzazkoak eta baiezkoak (indar enfatikoa eman nahi zaienean) Adb:
Ortografia-akatsik egin al duzu?
Ortografia-akatsik egiten baduzue, kalifikazioa jaitsiko dizuet
Bada ortografia-akatsik txosten honetan!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina