3- Aditzen aspektua, aldia eta modua (TEORIA)

3.1 Aditzen sailkapena aspektu lexikoaren arabera

Aditzen aspektu lexikoa da aditzak adierazten duen gertaeraren irudikapena ematen digun ezaugarria. Hiru ezaugarri hartzen dira kontuan; bukaera-punturik baduen, gertaera dinamikoa edo ez-dinamikoa baden eta gertaerak denboran zeharreko iraupenik duen edo une batekoa baden. Horretan oinarrituz hurrengo sailkapena dugu:

Sailkapenaren arabera, aditz perfektibo denbora-adierazpide desberdinak erabiltzen dira. Adb:

        Bi orduz Bi orduan igeri egin dut    (JARDUERAK)
        Bi orduz Bi orduan egon naiz    (EGOERAK)
        Bi orduan Bi orduz egin dut esperimentua    (GAUZATZEA)
        Bi orduan Bi orduz / Bi ordu bukatu dut esperimentua    (LORPENAK)

Euskaraz, lorpenek eta gauzatzeek gertaera jazo aurreko unera eramaten ditugunean, ari izan progresiboa onartzen ditute. Hau da, ekintza amaitu ez bada eta lorpen edo gauzatzeen sailkapeneko aditza erabiltzen bada ari izan progresiboa gehitu. Adb:
    
        Arazoaz ohartu naiz    (EKINTZA AMAITUTA)
        Arazoaz ohartzen ari naiz   (EKINTZA AMAITU BARIK)

        Esperimentua egiten amaitu dut    (EKINTZA AMAITUTA)
        Esperimentua egiten ari naiz     (EKINTZA AMAITU BARIK)

Aditz batzuek, aspektu-irakurketa aldatuz, adiera desberdinak ematen dituzte. Adb:

        Jakin dut irakasgaia gainditu duzula    (LORPENA / EKINTZA AMAITUTA)
        Badakit oso azkarra zarela.    (EGOERA / EKINTZA AMAITU BARIK)

Badira ere aspektu-irakurketaren arabera, bereizten diren aditz-esapideak ere. Adb:

        Ikusi dudanean, ikasletzat hartu dut (LORPENA)    / Ikaslea zelan pentsatu dut
        Hori ikasle zintzotzat daukat (EGOERA)    / Ikasle zintzoa dela uste dut

Burutu aditzak, bukatu edo bete aditzen antzeko esanahia badu, lorpen motako aditza da. Aldiz, egin edo aurrera eraman aditzen antzeko esanahia badu, gauzatze motako aditza da. Adb:

       Esperimentua une honetan bukatu dugu
       Esperimentua une honetan burutu dugu (LORPENA)

       Esperimentua egiten amaitu dugu
       Esperimentua burutzen amaitu dugu (GAUZATZEA)

3.2 Euskal adizkien morfologia

Bi motatako adizkiak daude; Adizki trinkoak edo sintetikoak eta adizki perifrastikoak. 
  • Adizki trinkoak: Informazio guztia hitz bakarreko morfemetan biltzen da. Adb:
                Daramazkiote
  • Adizki perifrastikoak: Informazioa bi hitzetan biltzen da. Adb:
                Eramaten dizkiote

Aditz perifrastikoen aditz nagusiak, aspektu-atzizkiaren arabera, lau forma ditu:


Aldiari dagokionez, orainaldia eta iragana izan daitezke. Aspektua eta aldia baloratuz, honako denbora-lerroa lortzen dugu:


Baldintzazko aditzetarako aditz laguntzaile desberdinak erabiltzen dira. Bi mota daude; baldintza erreala eta baldintza hipotetikoa. Adb:
        
        ikasten badu gaindituko du    (ERREALA)

        ikasi izan balu gaindituko luke    (HIPOTETIKOA / ORAINALDIA)
        ikasiko balu gaindituko zukeen / gaindituko zuen / gaindituko luke (HIPOTETIKOA / IRAGANA)
    
Euskal adizkietan lau modu bereizten dira, hurrengo taulan ikus dezakegun moduan:


3.3 Aditz-izenaren forma: sarTZEN baina irteTEN

Aditz-izenek -tzen edo-ten jartzen den zalantzarik badugu, Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsulta dezakegu:


3.4 Ahalezko, subjuntibozko eta aginterazko adizkiek aditz-oina daramate

Ahalezko, subjuntibozko eta aginterazko adizkiek aditz-oina eramaten dute. Adb:
    
        erabil dezakezu    (AHALERAZKOA)
        erabil dezazun    (SUBJUNTIBOA)
        erabil ezazu    (AGINTERAZKOA)

Badira salbuespen batzuk aditz-oinak partizipioan onartzen direnak. Adb:


Zalantzarik izatekotan, Euskaltzaindiaren Hiztegian kontsulta dezakegu:


3.5 Ez nahastu baldintza erreala eta baldintza hipotetikoa perpaus berean

Baldintza esaldiek bi zati dituzte; baldintza eta ondorioa. Adb:

        Ebakinak itsateko albuminaz estaliriko portak erabiltzen ez badira, laginak gal 
        daitezke litezke ondorengo tindaketa-pausuetan (BALDINTZA ERREALA)

        Egoera gehiegi aldrebestuko balitz, esperimentua eten egingo genuke dugu (BALDINTZA                    HIPOTETIKOA)

3.6 -tzean vs -tzerakoan vs -tutakoan

Denborazko mendeko perpausak gertaera bat beste batekiko kokatzeko erabiltzen den perpausa da. Askotan -tzean, -tzerakoan eta -tutakoan atzizkiak daramatzaten mendeko perpausekin nahasten dira. Horrela bereizten dira:


Adb:

        Testua idazterakoan, ortografia-zuzentzailea aktibatu behar da. (Testua idaztera goazenean)
        Testua idaztean, ortografia-zuzentzailea aktibatuta eduki behar dugu. (≈ Testua idazten dugun                                                                                                                                 bitartean)
        Testua idatzitakoan, irakasleari bidali behar zaio. (≈Testua idatzi ondoren)

3.7 -tzeko orduan = -tzerakoan, -tzerako orduan

Gertaera baten hasiera adierazi nahi dugunean, -tzeko orduan edo -tzerakoan daramaten esaldiak erabiltzen dira. Biak nahastea TXARTO dago. Adb:

        Testua idazteko orduan, ortografia-zuzentzailea aktibatzea komeni da. (ONDO)
        Testua idazteko unean, ortografia-zuzentzailea aktibatzea komeni da. (ONDO)
        Testua idazterakoan, ortografia-zuzentzailea aktibatzea komeni da. (ONDO)
        Testua idazterako orduan, ortografia-zuzentzailea aktibatzea komeni da. (TXARTO)

3.8 gertatzen denean vs gertatzean

Gertatzen denean egitura erabiltzen dugunean, errepikatzen den gertaera bat hartzen dugu abiapuntutzat, eta bigarren esaldian horren ondorioa adierazten dugu. Adb:

        Kareharrietan disolbatutako kaltzio-karbonatoa diaklasetan hauspeatzen denean kaltzitaz                    betetako diaklasak sortzen dira.

Gertatzean egitura erabiltzen dugunean, bi gertaeraren arteko denborakidetasuna adierazten dugu. Adb:

        Xiringaren orratza injektore beroan sartzean, segituan lurruntzen dira konposatu lurrunkorrenak

Esaldi honetan "xiringaren orratza sartzearekin batera lurruntzen direla konposatu lurrunkorrenak" esan nahi da

3.9 gertatzen den bitartean DENBORAKIDETASUNA, aurkaritza

Denborakidetasuna adierazten duten -den bitartean moduko bukaera duten mendeko esaldiek. Adb:
        
        Pazienteari alta ematen zaio biopsiaren emaitzaren zain dagoen bitartean
        
        Zamaren azpian litosfera hondoratzen den bitartean, hondorapenaren inguruan oreka isostatikoa         mantentzen duen altxamendua gertatzen da (hondorapena eta altxamendua batera gertatzen dira)

Ez da zuzena bitartean erabiltzea aurkaritza-harremana adierazteko. Adb:

        Edozein erredox erreakziotan elektroien transferentzia gertatzen da. Molekula batzuek elektroiak         irabazten dituzten bitartean, besteek galdu egiten dituzte. (TXARTO)

3.10 gertatu ahala, gertatzen den heinean

Partizipioa + ahala daramaten perpaus jokatugabeek, nolabaiteko progresioa adierazten dute. Adb:

        Solutuaren banda zabaldu egiten da zutabea zeharkatu ahala. (Apurka-apurka zabaltzen da banda,                                                                                                         solutuak zutabea zeharkatzen doanean)

-(e)n heinean daramaten perpaus jokatuek ere progresioa adierazten dute. Adb:

        Azidotzen doan heinean, laino zuriak agertzen hasten dira hidrogeno-lotura berriak sortzen hasten         direlako. (Laino zuriak apurka-apurka agertzen dira eremua azidotzen doanean)

3.11 eginez vs eginda

Partizipioari instrumentala[-(e)z] gaineratuz zein partitzipioari [-ta, -rik]gaineratuzperpaus jokatugabeak lortzen dira. Askotan egitura biak sinonimo bezala tratatzen dira, baina badute nabardura bat:
        eginez moduko aditz jokatugabeek gertaera bat aurrera eramateko modua adierazten dute eta,                eginda/eginik modukoek, aldiz, gertaera bat bukatu ondoren gertatzen dela beste gertaera bat.

Adb:

        Mintegietan parte hartu behar da, ahozko aurkezpenak  eginez eta galderei erantzunez
        Behin irudikapen grafikoa eginda, ohikoa izaten da grafikoaren alderdi batzuk aldatzea.
        



















Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

EXTRAK