4- Nahastu behar ez diren HIZTEGI-ELEMENTUAK (TEORIA)
4.1 pauso vs pausu
pausu = urrats. Adb:
Zenbateko azido geratuko da uretan disolbatuta erauzketa bi pausotan egiten bada?
Zenbateko azido geratuko da uretan disolbatuta erauzketa bi urratsetan egiten bada?
pausu = atseden, geldialdi. Adb:
Gizakiok ez dugu pausurik hiltzen garen arte.
Gizakiok ez dugu atsedenik hiltzen garen arte.
Bide beretik, aurrerapauso da forma egokia, ez aurrerapausu.
4.2 proba / froga ; probatu / frogatu
proba = azterketa. Adb:
Proba horiek sentikorrak, azkarrak, errazak eta automatizagarriak dira.
Azterketa horiek sentikorrak, azkarrak, errazak eta automatizagarriak dira.
probatu = konparatu. Adb:
Talde batek probatu nahi den botika hartzen du, eta besteak, aldiz, plazeboa.
Talde batek konparatu nahi den botika hartzen du, eta besteak, aldiz, plazeboa.
froga = "egi". Adb:
Azaleramendu horietatik, kareharrien jatorri arrezifala ulertzeko hainbat froga daude.
Azaleramendu horietatik, kareharrien jatorri arrezifala ulertzeko hainbat "egi" daude.
frogapen = egiaztapen. Adb:
Azken urteotan frogatu da tuberkulosiak hiesarekiko erlazio estua duela.
Azken urteotan egiaztatu da tuberkulosiak hiesarekiko erlazio estua duela.
4.3 bizi vs bizitza
bizi = ahalmena, "la vida en su ser". Adb:
Biologia bizia ikertzen duen zientzia da
bizitza = Denbora-bitartea, "la vida el tiempo". Adb:
Strongyloides stercolaris espeziearen bizi-zikloan bizitza askea eta parasitismoa tartekatzen dira.
4.4 ingurune vs ingurumen
ingurune = zerbaiten inguru guztia. Adb:
Miriapodoak dira ingurune lehortarreko lehendabiziko artropodoak
ingurumen = Izaki bizidunen garapenean eragina duten egoeren multzoa. Adb:
Urtegian, ingurumen-mugak direla eta, ekarpenaren % 90 bakarrik meta dezake.
4.5 haziera vs hazkunde vs hazkuntza
haziera = handipen "crecimiento, hacer grande". Adb:
Organo baten erabilera jarraituak organo horren haziera edo garapena eragingo luke.
Organo baten erabilera jarraituak organo horren handipena edo garapena eragingo luke.
hazkunde = garapen, "desarrollo/crecimiento". Adb:
Horrek, noski, ekoizten den informazioaren hazkunde esponentziala dakar.
Horrek, noski, ekoizten den informazioaren garapen esponentziala dakar.
hazkuntza = kultibo "cultivar". Adb:
Diagnostiko bakteriologikoa egiteko, hazkuntza-ingurune aberatsak behar dira.
Diagnostiko bakteriologikoa egiteko, kultibo-ingurune aberatsak behar dira.
4.6 eragile vs arduradun vs erantzule
eragile = Prozesu bat eragiten duena. Adb:
Elektroi desparekatuak dira paramagnetismoaren eragileak.
arduradun = Zerbaiten ardura duen pertsona. Adb:
Ur-sistemak ura mugiarazten du gorputz osoan zehar, elikagaien harrapaketaren eta gas-trukearen arduradunak diren zelulei hurbiltzeko.
erantzule = Bere ekintzengatik erantzun behar duen pertsona edo zerbaiti erantzuten diona. Adb:
Alemaniako Poliziak esan duenez, sistema bera erabiliz, beste 84 pertsona hiltzearen erantzule izan daiteke. (Bere ekintzengatik erantzun behar duen pertsona)
Inkestaren erantzuleetatik erdiak gazteak dira. (Zerbaiti erantzuten diona)
4.7 lurtar vs lehortar / urtar vs urtsu
lurtar = Lur planetari dagokiona. Adb:
Urte lurtarraren iraupena 365,25 egunekoa da
lehortar = urtar adjetiboaren antonimoa. Adb:
Magnoliofito gehienak lehortarrak dira, aldiz, arrainak ez.
urtar = Uretako bizitza duena. Adb:
Arrainak urtarrak dira, aldiz, pertsonak ez.
urtsu = Ura duen zera. Adb:
Prozesu orogenikoetan fluido urtsuek fusioa errazten dute.
4.8 baimendu vs ahalbidetu
baimendu = baimena eman. Adb:
Txertoaren erabilera baimendu dute.
Txertoa erabiltzeko baimena eman dute.
ahalbidetu = posible egin. Adb:
Lurrazal ozeanikoa detaile handiz ezagutzea ahalbidetu duten metodoak zeharkakoak dira.
Lurrazal ozeanikoa detaile handiz ezagutzea posible egin duten metodoak zeharkakoak dira.
4.9 burutu vs egin
burutu = Amaitu. Adb:
Txostena datorren asterako burutu behar da.
Txostena datorren asterako amaitu behar da.
egin = Aurrera eraman. Adb:
Lau esperimentu egin ditugu laborategian.
Lau esperimentu aurrera eraman ditugu laborategian.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina