8. Galdetegia: Zuzentasuna

1. Galdera:

  • Ahalezkoa aditzekin, aditz-erroa (adieraz) erabili behar da. Salbuespenetarako ikusi Euskaltzaindiaren 28. araua (Aditzoinen forma): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0028.pdf
  • Ahalezko aditzaren laguntzaileak ez du plurala den objektuarekiko (1 eta 4 zenbakiak) komunztadura-marka (daitezkeenez). Gainera, -ke bukaera, menderagailu batekin (-enez) elkartzen denean, e bikoitza erabili behar da (daitekeenez).

2. Galdera:

  • Emendiozko harremana adierazteko, bai..., bai... egitura erabili behar da. Zein bakarrik erabiltzen da behin (...zein...) eta hautakaria (edo juntagailuaren antzekoa) da, ez emendiozkoa.

3. Galdera: 

4. Galdera:

  • Behin betiko bereiz idazten da euskara estandarrean. Ohartu zaitez lotzen diren bi elementuak desberdinak direla behinbeti.

5. Galdera:

  • Beste determinatzaile zehaztugabeak beti eskatzen du bat edo batzuk zenbatzaileetako bat.

6. Galdera:

  • Ahalezko aditzetan aditz-erroa (adieraz) erabili behar da euskara batuaz. Salbuespenetarako ikusi Euskaltzaindiaren 28. araua (Aditzoinen forma): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0028.pdf
  • Dagokio / dagokie adizkiek komunztadura egin  behar dute datibodun argumentaurekin (NORI sintagmarekin. Aplikazioei plurala denez, dagokienez da adizki zuzena. Bestalde, ahalezko aditzetan aditz-erroa (adieraz) erabili behar da euskara batuaz. Salbuespenetarako ikusi Euskaltzaindiaren 28. araua (Aditzoinen forma): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0028.pdf

7. Galdera:

8. Galdera:

  • Egiaztatzekotan bezalako adizkiek "baldintza+nahia" adierazten dute (#Emaitzak egiaztatu nahi badira, farmakoa merkaturatu egingo da.). Kasu honetan, baldintza hutsa adierazi nahi dugu eta, beraz, ez da zuzena egitura hau erabiltzea.
  • Ikusi Euskaltzaindiaren 26. araua (-z gero): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0026.pdf

9. Galdera:

  • 40 urtetik beherako izenlagunak mugatu egiten du emakume izena. Genitibo mugatu pluraleko atzizkia -en da, eta emakume izena -e hizkiaz bukatzen denez, e bikoitza behar da: emakume+-en = emakumeen. Horretaz gain, ehunekoak mugagabean deklinatzen dira gehienetan (% 1ek).
  • 40 urtetik beherako egin behar da, muga bat baita, eta mugak mugatu singularrean deklinatzen baitira (40 urtetik). Horretaz gain, ehunekoak mugagabean deklinatzen dira gehienetan (% 1ek).d

10. Galdera:

  • Gabezia izenak a itsatsia du. Zehatz adjektiboari partitiboa gaineratzen zaionean, zehatzik ematen du. Bestalde, partitiboak beti egiten du komunztadura singularrean (ez du emaitza zehatzik lortu).
  • Partitiboak beti egiten du komunztadura singularrean (ez du emaitza zehatzik lortu).



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

EXTRAK

3- Aditzen aspektua, aldia eta modua (TEORIA)