4. Galdetegia: Konexioa
1. Galdera:
- ONDORIOA adierazteko ez da egokia -elarik menderagailua
- ONDORIOA adierazteko ez da egokia -z menderagailua
2. Galdera:
- Parentesi artean doanez, posible da menderagailurik gabeko aditza erabiltzea. Baina esuakra estandarrean ahalezko aditzetan aditz-erroa (har) erabili behar da: har dezake.
- -elarik menderagailua egokia da, BALDINTZA adierazteko erabili delako. Baina ahalezko aditzen forma estandarra da aditz-erroa (har) daramana. Bestalde, -ke bukaera duten laguntzaileetan -e bikoizten da menderagailu bat hartzen dutenean: dezakeelarik
3. Galdera:
- GARRANTZITSUA loturak subjektuaren osteko koma falta da. Bestalde, bihurtzerakoan ez da adizki egokia, justu bihurtzera doanean esan nahi baitu.
4. Galdera:
- bai...bai da egitura zuzena. Kasu honetan aipatuz ondo dago MODUA adierazten duelako: NOLA aurkeztuko ditugu? ezaugarri onak eta arazoak aipatuz.
- zein lotura ez da egokia, hautakaria baita (ezaugarri onak EDO arazoak), eta kasu honetan "ezaugarri onak ETA arazoak" aipatu nahi dira . Kasu honetan aipatuz ondo dago MODUA adierazten duelako: NOLA aurkeztuko ditugu? ezaugarri onak eta arazoak aipatuz.
5. Galdera:
- -t(z)ekotan menderagailuak baldintza + nahia adierazten ditu: "izatea nahi badugu". Hemen ez da egokia, baldintza hutsa adierazi nahi dugulako.
6. Galdera:
- AURKARITZA harremana dago eta den bitartean DENBORAKIDETASUNA adierazteko erabiltzen da. Beraz, ez da egokia testuinguru honetan.
- AURKARITZA harremana dago eta den bitartean DENBORAKIDETASUNA adierazteko erabiltzen da. Beraz, ez da egokia testuinguru honetan.
7. Galdera:
- -elarik ez da egokia testuinguru honetan, ONDORIOA adierazten duen perpausari lotu zaiolako.
8. Galdera:
- -(e)z menderagailua ez da egokia ONDORIOA adierazteko. Ere ondo kokatuta dago, gaineratzen den elementuari lotuta ageri baita: fonoietan ere
- -(e)z menderagailua ez da egokia ONDORIOA adierazteko. Gainera, ere ez dago ondo kokatuta: eraginez ere
9. Galdera:
- -z menderagailua ondo erabilita dago, MODUA adierazteko erabili baita. Ere txarto kokatua dago, aditzaren ostean baitago: lortuko dira ere
10. Galdera:
- -t(z)ean menderagailua ez da egokia KAUSA LOGIKOA adierazteko. DENBORA(KIDETASUN)A adierazten du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina