10. Galdetegia: Zuzentasuna (Zenbakiak eta zenbatzaileak) (Ahozkoa)

1. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN GRAMATIKAL ("zenbatzaileak eta nolakotasuna") ETA LEXIKALA:

Hautatu aukera zuzena(k), Euskaltzaindiak hobetsitakoa(k).

1. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

165 milioi urteko arkakuso erraldoien fosilak aurkitu dituzte.

165 milioi urte  arakakuso horietako bakoitzaren ezaugarria da. Beraz, -ko atzizkia hartu behar du. Ikus Euskaltzaindiaren 34. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0034.pdf
b.

165 milioi urtetako arkakuso erraldoien fosilak aurkitu dituzte.X

165 milioi urte  arakakuso horietako bakoitzaren ezaugarria da. Arakakuso horietako bakoitza ez da 165 milioi urte horietako bakoitzarekin lotzen. Beraz, -ko atzizkia hartu behar du. Ikus Euskaltzaindiaren 34. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0034.pdf
c.

165 miloi urteko arkakuso erraldoien fosilak aurkitu dituzte.X

Milioi da idazkera estandarra.

2. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN GRAMATIKALA:

Hautatu aukera zuzena(k), Euskaltzaindiak gomendatutakoa(k).

2. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

36 ordu behar da partikulek egitura osoa estal dezaten.

Zuzena da mugagabeko sintagmekin komunztadura singularrean (behar da) nahiz  pluralean (behar dira) egitea. Nolanahi ere, ikuspuntu semantikotik, aniztasuna ulertzen denean, logikoagoa da aditza pluralean jartzea.
b.

36 ordu behar dira partikulek egitura osoa estali dezaten.X

Ahalezko aditzekin aditz-erroa (estal) erabili behar da (hots, Euskaltzaindiak gomendatzen du) euskara estandarrean. Salbuespenetarako, ikus Euskaltzaindiaren 28. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0028.pdf
c.

36 ordu behar dira partikulek egitura osoa estal dezaten.

Zuzena da mugagabeko sintagmekin komunztadura pluralean (behar dira) nahiz singularrean (behar da) egitea. Nolanahi ere, ikuspuntu semantikotik, aniztasuna ulertzen denean, logikoagoa da aditza pluralean jartzea.

3. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN LEXIKALA:

Hautatu aukera zuzena(k).

3. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Batez besteko balioa hamarretik gorakoa da.

Balio izena modifikatzen duen izenlaguna denez, bereiz idatzi behar da (batez besteko balio).
b.

Batezbesteko balioa hamarretatik gorakoa da.X

Balio izena modifikatzen duen izenlaguna denez, bereiz idatzi behar da (batez besteko balio). Horretaz gain, hamarretik gora behar da, mugak singularrean deklinatzen direlako.
c.

Balioen batezbestekoa hamarretik gorakoa da.

Lexikalizatutako izen modura erabiltzen ari garenez, lotuta idazten da: batezbestekoa.

4. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

4. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Leioan, 2011ko otsailaren 9an

Ikus Euskaltzaindiaren 37. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0037.pdf
b.

Leioan, 2011ko otsailak 9anX

Ikus Euskaltzaindiaren 37. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0037.pdf
c.

Leioa, 2011ko otsailaren 9a

Ikus Euskaltzaindiaren 37. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0037.pdf

5. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN GRAMATIKALA (eta lexikala): Hautatu aukera zuzena(k)

5. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Beharrezkoa kontsideratzen dugu ikasketa-plan berritan euskera hobetzeko irakasgai desberdinak txertatzea.X

Deklinabide mugatua behar da (ikasketa-plan berrietan), ez baitago inolako elementurik deklinabide mugagabea eskatzeko. Horretaz gain, beharrezkoa kontsideratzen dugu baino jatorragoa eta zuzenagoa da beharrezkotzat jotzen dugu egitura.
b.

Beharrezkotzat jotzen dugu ikasketa-plan berrietan euskara hobetzeko zenbait ikasgai txertatzea.

c.

Beharrezko deritzogu ikasketa-plan berrietan euskara hobetzeko hainbat irakasgai txertatzea.X

Deritzogu aditzak datiboa (nori) eskatzen dio osagarriari: Beharrezko deritzogu ...txertatzeari.

6. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

6. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Gehienek adierazi dute irakasgaia oso baliagarria zaiela hizkuntza-gaitasuna garatzeko.

b.

Gehiengoak adierazi dute irakasgaia oso baliagarria dela beren hizkuntz gaitasuna garatzeko.X

Gehiengo izenak multzo bat adierazten badu ere, komunztadura singularrean egiten du (adierazi du). Gainera, honelako testuinguruan Euskaltzaindiak gehienak / gehienek zenbatzailea erabiltzea gomendatzen du. Ikus Euskaltzaindiaren 73. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0073.pdf
c.

Gehienek adierazi dute irakasgaia oso baliagarria dela beren linguistiko gaitasuna garatzeko.X

Linguistiko adjektiboa da eta euskaraz adjektiboak izenaren eskuinean kokatzen dira (gaitasun linguistiko). Adjektiboa erabili beharrean hizkuntza izena erabiliko bagenu, eguzki-lore erako izen elkartua sortuko genuke, eta ordena alderantzizkoa litzateke: hizkuntza-gaitasun.

7. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUNA:

Hautatu aukera zuzena

7. galderaAukeratu bat:
a.

Gutxi gorabehera giza-gorputzaren % 65a ura da.X

Gizon izenak giza ematen du izen elkartuetan. Lehen osagai horrek aldaketa jasaten duenez, debeku da marra erabiltzea, Euskaltzaindiaren 25. arauaren arabera: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0025.pdf
Bestalde, ehunekoak mugagabean deklinatzen dira. Ikus EIMAren estilo liburuaren Ortotipografia atala: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf
b.

Gutxi gorabehera giza gorputzaren % 65 ura da.

c.

Gutxi gora behera giza gorputzaren %65a ura da.X

Gutxi gorabehera da idazketa estandarra. Ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=gorabehera&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
Bestalde, ehunekoak mugagabean deklinatzen dira. Ikus EIMAren estilo liburuaren Ortotipografia atala: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ortotipografia.pdf
 

8. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUNA: 

Hautatu aukera zuzena(k), Euskaltzaindiak hobetsitakoa(k).

8. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Lan hau guztia alde batera utz dezakegu.

b.

Lan guzti hau alde batera utzi dezakegu.X

Euskaltzaindiaren arabera, ordena zuzena "hau guztia" da. Ikus 4. araua: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0004.pdf
Bestalde, ahalezko aditzetan aditz-erroa erabiltzea da euskara baturako proposamena. Ikus Euskaltzaindiaren 28. araua salbuespenetarako: http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0028.pdf
c.

Lan hau guztia utz dezakegu alde batera.

9. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN LEXIKALA ETA GRAMATIKALA: Hautatu aukera zuzena(k)

9. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleen kopurua gero eta handiagoa da.

b.

Ikasketak euskaraz egiten duten ikasleen kopurua zenbat eta handiagoa da.X

Osagarri zuzena (ikasketak) plurala denez, aditzak pluralean egin behar du komunztadura (egiten dituzten). Gainera, gero eta da espresioa.
c.

Ikasketak euskeraz burutzen dituzten ikasleen kopurua gero eta haundiagoa da.X

Idazkera estarra da euskaraz eta handiagoa. Bestalde burutu aditza ez da egokia testuinguru honetan. Izan ere bukatu aditzaren erdisinonimoa da eta, kasu honetan ikasketa-prozesuaz ari garenez, egokiagoa da egin aditza erabiltzea.

10. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN GRAMATIKALA:

Hautatu aukera zuzena(k).

10. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Orain arte ez dute halako arazorik aurkitu.

b.

Orain arte ez dute aurkitu halako arazorik.

c.

Orain arte ez dituzte halako arazorik aurkitu.X

Aditz laguntzailean pluralean dago (dituzte), eta partitiboak beti egiten du komunztadura singularrean. Ikus Euskaltzaindiaren 15. araua : http://ww.euskaltzaindia.fr/dok/arauak/Araua_0015.pdf





 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2- Aditzen erregimena eta komunztadura (TEORIA)

EXTRAK

IEPA