9. Galdetegia: Zuzentasuna (Ahozkoa)

 

1. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k), hots, Euskaltzaindiak gomendatutakoa(k).

1. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Era berean, 1 eta 4 zenbakiak zenbaki konplexu gisa adieraz daitekenez, x squared space plus space 4 polinomioa zenbaki konplexuen gainean deskonposatzen da.X

Ahalezko aditzaren laguntzaileak ez du plurala den objektuarekiko (1 eta 4 zenbakiak) komunztadura-marka (daitezkeenez). Gainera, -ke bukaera, menderagailu batekin (-enez) elkartzen denean, e bikoitza erabili behar da (daitekeenez).
b.

Era berean, 1 eta 4 zenbakiak zenbaki konplexu gisa adierazi daitezkeenez, x squared space plus space 4 polinomioa zenbaki konplexuen gainean deskonposatzen da.X

Ahalezkoa aditzekin, aditz-erroa (adieraz) erabili behar da. Salbuespenetarako ikusi Euskaltzaindiaren 28. araua (Aditzoinen forma): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0028.pdf
 
c.

Era berean, 1 eta 4 zenbakiak zenbaki konplexu gisa adieraz daitezkeenez, x squared space plus space 4 polinomioa zenbaki konplexuen gainean deskonposatzen da.

2. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

2. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Bai datuak, zein eraikitako grafikoak interpretatu behar dira.X

Emendiozko harremana adierazteko, bai..., bai... egitura erabili behar da. Zein bakarrik erabiltzen da behin (...zein...) eta hautakaria (edo juntagailuaren antzekoa) da, ez emendiozkoa.
b.

Bai datuak, bai eraikitako grafikoak ere interpretatu behar dira.

c.

Datuak ez ezik, eraikitako grafikoak ere interpretatu behar dira.

3. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN GRAMATIKALA: Hautatu aukera zuzena(k)

3. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Hainbat kasuetan ondorioak itzulezinak dira.X


"Hainbat" zenbatzaileak mugagabea eskatzen du.

b.

Kasu batzutan ondorioak itzulezinak dira.X

Nahiz eta irakurketa mugagabea izan, batzuetan da forma estandarra. Ikusi Euskaltzaindiaren 15. araua (Bat eta Batzuk-en deklinabidea): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0012.pdf
c.

Kasu batzuetan ondorioak itzulezinak dira.

d.

Hainbat kasutan ondorioak itzulezinak dira.

4. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUN LEXIKALA: Hautatu aukera zuzena(k)

4. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Behin betiko emaitzak argitaratu dituzte.

Behin betiko bereiz idazten da euskara estandarrean. Ohartu zaitez lotzen diren bi elementuak desberdinak direla behin ≠ beti.
b.

Behin-behineko emaitzak argitaratu dituzte.

Behin-behineko marrarekin idazten da euskara batuaz. Ohartu zaitez elkartzen diren bi elementuak berdinak direla: behin = behin.
c.

Behin-betiko emaitzak argitaratu dituzte.X

Behin betiko bereiz idazten da euskara estandarrean. Ohartu zaitez lotzen diren bi elementuak desberdinak direla behin ≠ beti.

5. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

5. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Beste mota batzuetako tumoreak pairatzeko probabilitatea handiagoa da.

b.

Beste motatako tumoreak pairatzeko probabilitatea handiagoa da.X

Beste determinatzaile zehaztugabeak beti eskatzen du bat edo batzuk zenbatzaileetako bat.
c.

Bestelako tumoreak pairatzeko probabilitatea handiagoa da.

6. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

6. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Horrela, matrizearen baliagarritasuna aztertu daiteke aipatu diren aplikazioei dagokienez.X

Ahalezko aditzetan aditz-erroa (adieraz) erabili behar da euskara batuaz. Salbuespenetarako ikusi Euskaltzaindiaren 28. araua (Aditzoinen forma): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0028.pdf
b.

Horrela, matrizearen baliagarritasuna azter daiteke aipatu diren aplikazioei dagokienez.

c.

Horrela, matrizearen baliagarritasuna aztertu daiteke aipatu diren aplikazioei dagokionez.X

Dagokio / dagokie adizkiek komunztadura egin  behar dute datibodun argumentaurekin (NORI sintagmarekin. Aplikazioei plurala denez, dagokienez da adizki zuzena. Bestalde,
ahalezko aditzetan aditz-erroa (adieraz) erabili behar da euskara batuaz. Salbuespenetarako ikusi Euskaltzaindiaren 28. araua (Aditzoinen forma): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0028.pdf

7. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

7. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Leioa, 2011ko otsailaren 9a

b.

Leioan, 2011ko otsailak 9anX

Ikus Euskaltzaindiaren 37 araua (Data nola adierazi): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0037.pdf
c.

Leioan, 2011ko otsailaren 9an

8. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

8. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Emaitzak egiaztatu ezkero, farmakoa merkaturatu egingo da.X

Ikusi Euskaltzaindiaren 26. araua (-z gero): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0026.pdf
b.

Emaitzak egiaztatzekotan, farmakoa merkaturatu egingo da.X

Egiaztatzekotan bezalako adizkiek "baldintza+nahia" adierazten dute (#Emaitzak egiaztatu nahi badira, farmakoa merkaturatu egingo da.). Kasu honetan, baldintza hutsa adierazi nahi dugu eta, beraz, ez da zuzena egitura hau erabiltzea.
c.

Emaitzak egiaztatuz gero, farmakoa merkaturatu egingo da.

9. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

ZUZENTASUNA:

Hautatu aukera zuzena(k).

9. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Menopausia goiztiarra 40 urteetatik beherako emakumeen % 1ak pairatzen du.X

40 urtetik beherako egin behar da, muga bat baita, eta mugak mugatu singularrean deklinatzen baitira (40 urtetik). Horretaz gain, ehunekoak mugagabean deklinatzen dira gehienetan (% 1ek).
b.

Menopausia goiztiarra 40 urtetik beherako emakumeen % 1ek pairatzen du.

c.

Menopausia goiztiarra 40 urtetik beherako emakumen % 1ak pairatzen du.X

40 urtetik beherako izenlagunak mugatu egiten du emakume izena. Genitibo mugatu pluraleko atzizkia -en da, eta emakume izena -e hizkiaz bukatzen denez, e bikoitza behar da: emakume+-en = emakumeen. Horretaz gain, ehunekoak mugagabean deklinatzen dira gehienetan (% 1ek).

10. galdera

Ez zuzena
0,00 gehieneko 1,00(e)tik

Galderaren testua

Hautatu aukera zuzena(k)

10. galderaAukeratu bat edo gehiago:
a.

Ikerlanak gabezia ugari ditu, eta ez ditu emaitza zehatzik lortu.X

Partitiboak beti egiten du komunztadura singularrean (ez du emaitza zehatzik lortu).
b.

Ikerlanak gabezi ugari ditu, eta ez ditu emaitza zehatzarik lortu.X

Gabezia izenak a itsatsia du. Zehatz adjektiboari partitiboa gaineratzen zaionean, zehatzik ematen du. Bestalde, partitiboak beti egiten du komunztadura singularrean (ez du emaitza zehatzik lortu).
c.

Ikerlanak gabezia ugari ditu, eta ez du emaitza zehatzik lortu.










Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

2- Aditzen erregimena eta komunztadura (TEORIA)

EXTRAK

IEPA